Adiskide agurgarria, Egun etengabeko garapen profesionalaren garrantzia hezkuntza eta formazioari buruz egiten den txosten eta hausnarketa guztiek azpimarratzen dute. Ez baita inoiz ikasten bukatzen baizik eta profesional bezala, eta pertsona bezala noski, ditugun erronkek beharrezkoa egiten baitute etengabe ikasten jarraitzea, bai informalki gure bizitzan eta lanean ditugun esperientzia eta bizipen guztien bidez eta esparru formaletan, helburu horretarako prestatuak eta diseinatuak izan diren programak jarraituaz. Programa hauek bakoitzean dituen beharren arabera ikastaro labur bat izan daiteke edo beste hertzera joanez Master programa sakon bat. Etengabeko garapen profesionala enpresen, hezkuntza erakunde eta gainontzeko erakundeen arrakastan eragina duela frogatzen dute hainbat ikerketek. Mondragon Unibertsitateak urteak daramatza aipatu beharrei erantzuten. Ia 3.000 pertsonak jarraitzen dituzte programa hauek. Urtero urtero gure eskaintza aztertu eta egokitzen dugu langileen beharrei erantzuteko. Horrela gure eskaintzan aurki daitezke mundu profesionalean murgildu behar direnei edo espezializatu nahi dutenei zuzenduriko programak eta baita beraien lanbidean formazioa eguneratua nahi dutenei. Helburu horiek lortzeko programa ezberdinak eskeintzen dira urtero: Masterrak, Ikastaro Adituak, Ikastaro aurreratuak eta iraupen laburreko hainbat ikastaro. Gure misioaren helburu nagusia da pertsonen formazioa integrala eta beraien bitarteaz Unibertsitatea garapen sozial eta ekonomikoaren eragile izatea. Graduondoa eta etengabeko formazioa bide garrantzitsua da helburu hori lortzeko. Hori da gure erronka lan munduan behar diren konpetentzia eta ezagutzak garatzen laguntza eskaintzea eta bakoitzak dituen behar zehatzei erantzuteko gai izatea. Horretarako orain jaso duzun buletin hau prestatu dugu, bertan formazioaren inguruan interesgarriak aurki ditugun berriak jasotzeaz gain Mondragon Unibertsitateak enpresan lanean ari zareten profesional ezberdinei zuzentzen dizuegun eskaintza formatiboaren berri izango duzu. Erabilgarri izango zaizulakoan, jaso ezazu agur bero bat. Joxe Mari Aizega |
| Agenda | |
ikastaro aurreratua |
masterra |
aditu ikastaroa |
ekitaldia |
| Gure bezeroak |
| Eroskik buruzagiei zuzendutako Ikastaro Aurreratuan parte hartu du. |
| El Departamento de Economía y Finanzas, junto a OTALORA, ha impartido formación in company en el ámbito financiero en ULMA, Orkli, Matz-Erreka, Grupo Fagor y otras empresas. |
| Enpresa Zientzien Fakultateak Logistikako Euskal Erakundea eta Guitransekin hitzarmena sinatuko du logistika eta garraioa alorrean prestakuntza suspertzeko. |
| La Escuela Politécnica Superior ha cumplido 21 años de actividad de formación continua. En su oferta destacan la estrecha colaboración con las empresas y la permanente innovación. Balance del último año. |



ikastaro aurreratua
masterra
aditu ikastaroa
ekitaldia