Etengabeko Garapen Profesionala Etengabeko Garapen Profesionala
4 arrazoik ezberdintzen gaituzte:
  ¿Vas a parar ahora? Garapen Profesionala ¿Vas a parar ahora? Enplegu Kualifikatua ¿Vas a parar ahora? Etengabeko Berrikuntza ¿Vas a parar ahora? Eduki Praktikoa eta Esperientzia Errealak
  [ eskaintza osoa ]

Adiskide agurgarria,

Gaur egun guztiok hitz egiten dugu bizitzea egokitu zaizkigun aldaketez. Adituek diotenez, gizakiak sekulan ezagutu dituen azkarrenak eta handienak dira horiek. Hori dela eta, Hezkuntza eremuan lanean ari garenok, eta bokazioz bertan beharrean ari garenok, inoiz baino erantzukizun sendoagoa dugu gizartearekiko. Hezkuntza helburu hartu duen erakunde orori buruz ari naiz, eskola izan, unibertsitate izan edo beste erakunde bat izan. Gure haurrak eta gazteak etorkizunari begira prestatu behar ditugu. Baina nola egingo dugu hori etorkizunaz horren gutxi badakigu?

Sortzen zaigun galdera da, zertan aldatu beharko genuke? Aldaketa esaten dugunean, ez dugu esan nahi bakarrik kanpoko aldaketa, barnekoa ere aldaketa baita, guretariko bakoitzarena. Ideia hori garatzeko Joxe Azurmendiren hitzak ekarri ditugu hona: “Mundua eraldatu nahi dugu (geure mundu txikitik hasita). Jakin, badakigula zer egin behar den, baina ezin dugula, pentsatzeko joera izaten dugu. Jeneralean, ez digutela uzten, aitzakiarekin. Baina ez da izaten egia. Inork ez dakigu “mundua nola konpondu”. Mundua –zorionez- aski korapilatsua da, soluzioak ez dira inoiz azkenbetikoak izaten, gogoetak ere ez, gure arazoen irtenbideak behin eta berriro probatzen eta ikusten joan beharra daukagu, beti ikasten. “Bizitzaren legea da egokitzen asmatzea”, Arizmendiarrietak esango ligukeenez.(...)” (Azurmendi, 2000)

Azurmendiren hitzetan oinarrituta mundua eraldatu egin behar dugu eta hori “eraikiz” egin behar da, ez dago errezetarik, inork ez daki nola konpondu mundua; gure arazoen irtenbideak behin eta berriro probatzen eta ikusten joan beharra daukagu. Aitzakiak ere erabiliko ditugu aldaketen aurrean, baina zailtasunik handiena gugan aurkituko dugu, ez gugandik at. Inork ez daki nolakoa den etorkizunaren kolorea. Badakigu zerbait, baina ez da nahikoa.

Halere, batzuk ausartu dira etorkizuneko paisaia lausotu horretan ibiltzeko argibide batzuk ematen, lagungarri izango zaizkigunak etorkizunerako bidea egiten joateko gure Unibertsitatean. Gure eginkizuna da, beraz, horiek gure egin eta gazteen bidelagun izan daitezela ziurtatzea. Aldaketarik garrantzitsuena, behar bada, orain arte izan dugun ikuspegia aldatzea. Orain arte –eta oraindik ere- mundua ulertzeko eta aztertzeko zatikatu egin dugu errealitatea eta alderdi bakoitza bere aldetik aztertu dugu. Paradigma hau aldatu behar dugula esaten digu Edgar Morinek, ezin baita errealitate konplexua ikuspuntu soiletik begiratu. Paradigma aldaketa horrek ondorio garrantzitsuak ditu hezkuntzan, gure Hezkuntza Proiektuan presente dauzkagunak, hona hemen horietako zenbait: mundua ulertzeko eta aztertzeko diziplinarteko kontestuak sortu; gizakiaren alderdi guztiak zaindu (kognitiboak, emozionalak, sozialak…); dogmatismotik urrundu, orain arteko ezagutzak dakizkigu eta horiek probisionalak dira –dakiguna dakigu, ez gero jakingo ditugun ezagutza berriak-; ikasleengan galderak egiteko gaitasuna landu, ezagutzaren autokritika eta kritika egin. Horiez gainera, etorkizuneko hezkuntzak bere egitekoan gizatasuna izan behar du oinarri. Batetik, gizakia unibertsoan kokatu behar du eta aldi berean unibertsotik banatu. Metafora horrek balio digu ulertzeko gizaki bakoitzak dituen berezitasunak eta aldi berean gainerako gizakiekin partekatzen dituen ezaugarriak. Eta baita ere, kultura bakoitza berezia izanik nola guztiok partekatzen dugun kultura unibertsala.

Ikusten duzunez, adiskide, erronka handiari aurre egiteko ahaleginetan ari gara. Eskerrik asko zure arretagatik, jaso ezazu agur bero bat.

Matilde Sainz Osinaga
Hezkuntza Lerroko zuzendaria, HUHEZI (Mondragon Unibertsitatea)

[Itzuli]

Gure bezeroak

HUHEZIko 508 ikasle ari dira praktikak eta proiektuak egiten. 2006-2007 ikasturtean HUHEZIko 229 ikasle dabiltza praktikak egiten, espezialitate guztietakoak. Horietatik batzuk, gainera, atzerrian egiten ari dira: 15 Hego Ameriketan, horietako zenbait Truke programaren bidez, 17 Europako hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan eta 2 AEBetan. Karrera Amaierako Proiektuei dagokienez, 279 ikasle ari dira proiektua egiten. Horietatik 223 Irakasle Ikasketetakoak, 45 Psikopedagogiakoak eta 11 Humanitateak-Enpresakoak. HUHEZIko ikasle gehienek Euskal Herriko ikastetxe, enpresa eta hedabideetan egiten dituzte praktikak eta proiektuak.

“Euskal Kulturgintzaren Transmisioa” izeneko aditu tituluak sekulako arrakasta izan du, ekainaren erdi alderako 65 lagunek emana zuten-eta izena datorren ikasturterako. Ikastaro hori Arteola elkartea eta HUHEZI ari dira prestatzen elkarlanean.

Azaroa ezkero, hamabostean behin, IVAPeko bi ikaslek, Ainhoa Azarlozak eta Amaia Belokik, biak teknikariak Euskadiren Ordezkaritzan, Bruselan, euskarazko eskola presentzialak hartzen dituzte bideokonferentzia bidez, irakaslea, Asier Irizar, HUHEZIn dagoela, Eskoriatzan. Fakultatearen on-line plataforma erabiltzen dute materialak eta moduluak eskuratzeko, eta bideokonferentzia irakaslearekin hitz egiteko.