Etengabeko Garapen Profesionala Etengabeko Garapen Profesionala
4 arrazoik ezberdintzen gaituzte:
  żVas a parar ahora? Garapen Profesionala żVas a parar ahora? Enplegu Kualifikatua żVas a parar ahora? Etengabeko Berrikuntza żVas a parar ahora? Eduki Praktikoa eta Esperientzia Errealak
  [ eskaintza osoa ]

HILEKO PROGRAMA

Formazio iraunkorra

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak esperientzia zabala garatu du irakasleen formazio iraunkorrean. Azken hogeita hamar urteotan Eskoriatzako Irakasle Eskola gisa erantzun die Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta beste erakundeek egindako formazio eskaerei.

Bi helburu lortu nahi dira fakultateak irakasleen formazioaren alorrean garatu dituen gai teknikoen inguruko formazio eskaintzaren bidez:

  • Tresnak eskaintzea hezkuntza ereduaren eta formazio jardueren kalitatea hobetzeko.
  • Unibertsitatearen jarduera akademikoa errealitatean ematen den problematikarekin uztartzea.

Formazio iraunkorrean egiten den eskaintza malgua da eta erakundeen beharraren arabera egokitzeko aukera aurreikusten da.

Eskaintza honek, bestalde, balio akademikoa eduki dezake, baldin eta eskaintza modularraren bidez gainditzen badira formazio tituluek eskatzen dituzten baldintzak.

Formazio iraunkorrean eman daitezkeen kurtsoez gain, aholkularitza lanak ere eskaintzen dira, bai eremu zehatzen ezarpenean, bai eta proiektuen ebaluazioan.

Ikastaroak

HUHEZIk honako ikastaroak antolatzen ditu Formazio Iraunkorrean:

  • Ahozko hizkuntzaren lanketa eskolan.
  • Hizkuntzen ikaste-irakasle prozesuak testuinguru eleanitzetan.
  • Ikaste-irakaste prozesuaren diseinua, berrikuntza eta hobekuntza.
  • Haur hezkuntza (0-6).
  • Hezkuntza eta administrazio lan-alorretako euskara espezialdua.
  • Familien inplikazioa seme-alaben hezkuntzan.
  • Musika-hezkuntza.
  • Kirol ekintzak hezkuntza prozesuan. Kirol ekintzetako arduradunen formazioa.
  • Informatzeko eta komunikatzeko teknologien erabilera hezkuntzan.

[Itzuli]

Gure bezeroak

HUHEZIko 508 ikasle ari dira praktikak eta proiektuak egiten. 2006-2007 ikasturtean HUHEZIko 229 ikasle dabiltza praktikak egiten, espezialitate guztietakoak. Horietatik batzuk, gainera, atzerrian egiten ari dira: 15 Hego Ameriketan, horietako zenbait Truke programaren bidez, 17 Europako hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan eta 2 AEBetan. Karrera Amaierako Proiektuei dagokienez, 279 ikasle ari dira proiektua egiten. Horietatik 223 Irakasle Ikasketetakoak, 45 Psikopedagogiakoak eta 11 Humanitateak-Enpresakoak. HUHEZIko ikasle gehienek Euskal Herriko ikastetxe, enpresa eta hedabideetan egiten dituzte praktikak eta proiektuak.

“Euskal Kulturgintzaren Transmisioa” izeneko aditu tituluak sekulako arrakasta izan du, ekainaren erdi alderako 65 lagunek emana zuten-eta izena datorren ikasturterako. Ikastaro hori Arteola elkartea eta HUHEZI ari dira prestatzen elkarlanean.

Azaroa ezkero, hamabostean behin, IVAPeko bi ikaslek, Ainhoa Azarlozak eta Amaia Belokik, biak teknikariak Euskadiren Ordezkaritzan, Bruselan, euskarazko eskola presentzialak hartzen dituzte bideokonferentzia bidez, irakaslea, Asier Irizar, HUHEZIn dagoela, Eskoriatzan. Fakultatearen on-line plataforma erabiltzen dute materialak eta moduluak eskuratzeko, eta bideokonferentzia irakaslearekin hitz egiteko.