Etengabeko Garapen Profesionala Etengabeko Garapen Profesionala
4 arrazoik ezberdintzen gaituzte:
  żVas a parar ahora? Garapen Profesionala żVas a parar ahora? Enplegu Kualifikatua żVas a parar ahora? Etengabeko Berrikuntza żVas a parar ahora? Eduki Praktikoa eta Esperientzia Errealak
  [ eskaintza osoa ]

HILEKO PROGRAMA

Doktorego programa HUHEZIn

Programa honen helburu nagusia da pertsonak eta ikertzaileak prestatzea, geroz eta aldakorragoa eta konplexuagoa den errealitatearen aurrean etorkizuneko erakundeetan (enpresa, hezkuntza arloko erakunde ezberdinak...) arituko direnak.

Egungo gizarte aldaketek hainbat behar dakartzate erakundeetara, pertsonen kudeaketa arlokoak, hizkuntza-irizpideak, pertsonen formazioan, hezkuntza-irizpideak, etab. Gure helburua da ikertzaileak formatzea, behar berri hauetara egokitu eta erantzuteko gai direnak. Azpimarratzekoa da programaren oinarri metodologiko sendoa ere. Ikerketarako tresna nahitaezkoa izanik, garrantzi berezia eman nahi baitzaio arlo metodologikoari programa honetan.

Ezaugarriak

  • Egungo beharrei erantzuteko sortua. Programa honek Hezkuntza eta Humanitate arloan suertatzen ari diren beharrei erantzun nahi die, behar horiek egungo gizarte aldaketa azkarren ondorio direlarik.
  • Ikasleen jarraipen zuzena. Matrikulatzen den ikasleari tutore bat atxikituko zaio eta fakultateko iker-lerroekin bat egiten duen ikerketa-proiektu batean arituko da. Honek baimenduko du ikaslea ikerketan barneratzen hastea, beti ere tutore baten gidaritzapean.
  • Diziplinartekotasuna. Fakultateko lau departamentuk antolatu eta koordinatzen dute doktorego programa hau: Hezkuntza prozesuen departamentua, Giza-Zientzien departamentua, Hizkuntzen departamentua eta Informazioa eta Komunikazio departamentua. Honek egungo gertakariak eta gizarte aldaketak ikuspegi zabal eta anitzago batetik aztertzea eskaintzen dio ikasleari.
  • Errealitateari atxikia. Helburu ditu teoria eta praktika uztartu eta integratzea.

Fakultateko iker-lerroak:

  1. Aniztasuna: eleaniztasuna eta kulturaniztasuna.
  2. Haur hezkuntza:0-3.
  3. Autoeraketarako konpetentzia eta balioen garapena.
  4. Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak ikaskuntza-irakaskuntzan.
  5. Berrikuntza metodologikoen justifikazio, ezarpena eta ebaluazioa.

[Itzuli]

Gure bezeroak

HUHEZIko 508 ikasle ari dira praktikak eta proiektuak egiten. 2006-2007 ikasturtean HUHEZIko 229 ikasle dabiltza praktikak egiten, espezialitate guztietakoak. Horietatik batzuk, gainera, atzerrian egiten ari dira: 15 Hego Ameriketan, horietako zenbait Truke programaren bidez, 17 Europako hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan eta 2 AEBetan. Karrera Amaierako Proiektuei dagokienez, 279 ikasle ari dira proiektua egiten. Horietatik 223 Irakasle Ikasketetakoak, 45 Psikopedagogiakoak eta 11 Humanitateak-Enpresakoak. HUHEZIko ikasle gehienek Euskal Herriko ikastetxe, enpresa eta hedabideetan egiten dituzte praktikak eta proiektuak.

“Euskal Kulturgintzaren Transmisioa” izeneko aditu tituluak sekulako arrakasta izan du, ekainaren erdi alderako 65 lagunek emana zuten-eta izena datorren ikasturterako. Ikastaro hori Arteola elkartea eta HUHEZI ari dira prestatzen elkarlanean.

Azaroa ezkero, hamabostean behin, IVAPeko bi ikaslek, Ainhoa Azarlozak eta Amaia Belokik, biak teknikariak Euskadiren Ordezkaritzan, Bruselan, euskarazko eskola presentzialak hartzen dituzte bideokonferentzia bidez, irakaslea, Asier Irizar, HUHEZIn dagoela, Eskoriatzan. Fakultatearen on-line plataforma erabiltzen dute materialak eta moduluak eskuratzeko, eta bideokonferentzia irakaslearekin hitz egiteko.