Lankidetza-hezkuntza moduluak kooperatiben organoentzatAinara Udaondo, Lanki Ikertegiko kidea Hurrengo ikasturtetik aurrera aro berri bat zabalduko da hezkuntza kooperatiboari dagokionez, eta moduluen eskaintza orokortu eta MCCko kooperatiba guztietara zabalduko da. 2005. urtean Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren zentzuen inguruko hausnarketa prozesua burutu zen. Ekimen hartan 1.300 lagunetik gora parte hartu zuten esperientzia kooperatiboaren balio, esanahi eta zentzuen gaineko hausnarketa eginaz. Gogoeta prozesu hark, besteak beste, hezkuntza kooperatiboaren nolabaiteko defizita diagnostikatu zuen. Orduan antzemandako beharrei erantzunez, zenbait ekintza formatibo abiatu dira, eta horietako bat dugu organoentzako lankidetza-hezkuntza moduluak. Bi eguneko saioak ditugu, kooperatibetako organo ezberdinei zuzenduak (kontseilu soziala, zuzendaritza kontseilua eta errektore kontseilua). Nagusiki Arrasateko kooperatibagintzaren sakoneko filosofia, zentzu, esanahi eta ezaugarri funtsezkoenak lantzea dute helburu. Izaera dialogiko eta partehartzailea izango dute formazio programa hauek, eta asmo horretarako gai ezberdinen inguruan adituak direnen hitzaldiak eta dinamika partehartzaileak tartekatuko dira. HUHEZI Fakultateko Lanki Ikertegiak, MCC eta Otalorarekin elkarlanean, modulu horien diseinu eta gaien garapenean parte hartu du 2006-2007 ikasturtean zehar. Dagoeneko bi esperientzia pilotu burutu dira moduluen egokitasuna aztertzeko, eta emaitzak onak izan dira. Joan den maiatzean onartu zuen MCCko Kongresuak ‘hezkuntza kooperatibo eredu’ proposamena eta tartean organoentzako moduluen ekimena. Hurrengo ikasturtetik aurrera aro berri bat zabalduko da hezkuntza kooperatiboari dagokionez, eta moduluen eskaintza orokortu eta MCCko kooperatiba guztietara zabalduko da. |
| Agenda | |
aditu ikastaroa |
masterra |
ikastaro aurreratua |
|
| Gure bezeroak |
HUHEZIko 508 ikasle ari dira praktikak eta proiektuak egiten. 2006-2007 ikasturtean HUHEZIko 229 ikasle dabiltza praktikak egiten, espezialitate guztietakoak. Horietatik batzuk, gainera, atzerrian egiten ari dira: 15 Hego Ameriketan, horietako zenbait Truke programaren bidez, 17 Europako hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan eta 2 AEBetan. Karrera Amaierako Proiektuei dagokienez, 279 ikasle ari dira proiektua egiten. Horietatik 223 Irakasle Ikasketetakoak, 45 Psikopedagogiakoak eta 11 Humanitateak-Enpresakoak. HUHEZIko ikasle gehienek Euskal Herriko ikastetxe, enpresa eta hedabideetan egiten dituzte praktikak eta proiektuak. |
“Euskal Kulturgintzaren Transmisioa” izeneko aditu tituluak sekulako arrakasta izan du, ekainaren erdi alderako 65 lagunek emana zuten-eta izena datorren ikasturterako. Ikastaro hori Arteola elkartea eta HUHEZI ari dira prestatzen elkarlanean. |
Azaroa ezkero, hamabostean behin, IVAPeko bi ikaslek, Ainhoa Azarlozak eta Amaia Belokik, biak teknikariak Euskadiren Ordezkaritzan, Bruselan, euskarazko eskola presentzialak hartzen dituzte bideokonferentzia bidez, irakaslea, Asier Irizar, HUHEZIn dagoela, Eskoriatzan. Fakultatearen on-line plataforma erabiltzen dute materialak eta moduluak eskuratzeko, eta bideokonferentzia irakaslearekin hitz egiteko. |



aditu ikastaroa
masterra
ikastaro aurreratua