Etengabeko Garapen Profesionala Etengabeko Garapen Profesionala
4 arrazoik ezberdintzen gaituzte:
  żVas a parar ahora? Garapen Profesionala żVas a parar ahora? Enplegu Kualifikatua żVas a parar ahora? Etengabeko Berrikuntza żVas a parar ahora? Eduki Praktikoa eta Esperientzia Errealak
  [ eskaintza osoa ]

Adiskide agurgarria,

Egun etengabeko garapen profesionalaren garrantzia hezkuntza eta formazioari buruz egiten den txosten eta hausnarketa guztiek azpimarratzen dute. Ez baita inoiz ikasten bukatzen baizik eta profesional bezala, eta pertsona bezala noski, ditugun erronkek beharrezkoa egiten baitute etengabe ikasten jarraitzea, bai informalki gure bizitzan eta lanean ditugun esperientzia eta bizipen guztien bidez eta esparru formaletan, helburu horretarako prestatuak eta diseinatuak izan diren programak jarraituaz. Programa hauek bakoitzean dituen beharren arabera ikastaro labur bat izan daiteke edo beste hertzera joanez Master programa sakon bat.

Etengabeko garapen profesionala enpresen, hezkuntza erakunde eta gainontzeko erakundeen arrakastan eragina duela frogatzen dute hainbat ikerketek. Mondragon Unibertsitateak urteak daramatza aipatu beharrei erantzuten. Ia 3.000 pertsonak jarraitzen dituzte programa hauek. Urtero urtero gure eskaintza aztertu eta egokitzen dugu langileen beharrei erantzuteko. Horrela gure eskaintzan aurki daitezke mundu profesionalean murgildu behar direnei edo espezializatu nahi dutenei zuzenduriko programak eta baita beraien lanbidean formazioa eguneratua nahi dutenei. Helburu horiek lortzeko programa ezberdinak eskeintzen dira urtero: Masterrak, Ikastaro Adituak, Ikastaro aurreratuak eta iraupen laburreko hainbat ikastaro.

Gure misioaren helburu nagusia da pertsonen formazioa integrala eta beraien bitarteaz Unibertsitatea garapen sozial eta ekonomikoaren eragile izatea. Graduondoa eta etengabeko formazioa bide garrantzitsua da helburu hori lortzeko. Hori da gure erronka lan munduan behar diren konpetentzia eta ezagutzak garatzen laguntza eskaintzea eta bakoitzak dituen behar zehatzei erantzuteko gai izatea.

Horretarako orain jaso duzun buletin hau prestatu dugu, bertan formazioaren inguruan interesgarriak aurki ditugun berriak jasotzeaz gain Mondragon Unibertsitateak enpresan lanean ari zareten profesional ezberdinei zuzentzen dizuegun eskaintza formatiboaren berri izango duzu.

Erabilgarri izango zaizulakoan, jaso ezazu agur bero bat.

Joxe Mari Aizega
Mondragon Unibertsitateko Errektoreordea

[Itzuli]

Agenda
 
aditu ikastaroa aditu ikastaroa masterra masterra
ikastaro aurreratua ikastaro aurreratua
Urtarrila
aditu ikastaroa 12tik otsailaren 9ra: Talde lana hezkuntzan
aditu ikastaroa 

Norbere Garapena eta Taldeen Lidergoa

ikastaro aurreratua  Kulturartekotasuna eta Eleaniztasuna XXI. mendean -ofiziala-
   
Otsaila
aditu ikastaroa 8 eta 9: Ikasten ikasi
   
...aurrerago:
aditu ikastaroa 

Tutoreen rol berria.

aditu ikastaroa 

Moodle ikastaroa.

   
Gure bezeroak

Arteola elkartea HUHEZIrekin batera ari da prestatzen aditu titulu bat: “Euskal Kulturgintzaren Transmisioa”. Ekain amaieran sarrera ekitaldi bat egingo da berau aurkezteko, baina ikastaroa bera irailean abiatuko da. 190 ordu presentzial izango ditu ikastaroak, astearte arratsaldeetan. Talde lanerako eta proiektuetarako, berriz, 90 bat ordu. Matrikula 1.900 euro kostatuko da.

Euskadiko Kooperatiben Federazioak eskatuta, “Hezkuntza Berritzea eta Talde Lana” izeneko ikastaroa emango dute Maite Garcia eta Mariam Bilbatua HUHEZIko irakasleek Lauaxeta ikastolan, Euban. Urtarrilaren 12tik otsailaren 9ra.

Valparaiso, Osoro eta Iquiqueko unibertsitate publikoek eskatuta, urtarrilaren 15etik otsailaren 2ra Nerea Alzola eta Mariam Bilbatua HUHEZIko irakasleak Txilen izango dira, eta han ikastaro bat emango dute, Mondragon Unibertsitateak zelan lantzen dituen konpetentziak.