Etengabeko Garapen Profesionala Etengabeko Garapen Profesionala
4 arrazoik ezberdintzen gaituzte:
  żVas a parar ahora? Garapen Profesionala żVas a parar ahora? Enplegu Kualifikatua żVas a parar ahora? Etengabeko Berrikuntza żVas a parar ahora? Eduki Praktikoa eta Esperientzia Errealak
  [ eskaintza osoa ]

HILEKO PROGRAMA

Kulturartekotasuna eta Eleaniztasuna

2007ko urtarrilean hasita eta 2007ko martxora, MUren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskainiko du ikastaro aurreratu hau. Izenburua du “XXI. Mendeko hezkuntza erronkak: kulturartekotasuna eta eleaniztasuna”. Programa honen hartzaileak Euskal Herriko profesionalak izango dira nagusiki, eta beronen bidez prestakuntza sakona eta espezializatua eman nahi zaie, egoki erantzun diezaioten gure egoera soziolinguistikoari.

Etorkin berantiarren harrera eta arreta, eleaniztasuna, hizkuntzen curriculuma eta trataera… horiek izango dira, besteak beste, master honen aztergai nagusiak. Bertan ikaslea izango da ikaskuntzaren ardatza.

Matilde Sainzek zuzenduko du ikastaro hau Hezkuntza lerroko zuzendaria HUHEZIn.

Eusko Jaurlaritzak Irakasleen eguneratze ikastaro moduan homologatu du, 0768221001 kodearekin.

[Itzuli]

Agenda
 
aditu ikastaroa aditu ikastaroa masterra masterra
ikastaro aurreratua ikastaro aurreratua
Urtarrila
aditu ikastaroa 12tik otsailaren 9ra: Talde lana hezkuntzan
aditu ikastaroa 

Norbere Garapena eta Taldeen Lidergoa

ikastaro aurreratua  Kulturartekotasuna eta Eleaniztasuna XXI. mendean -ofiziala-
   
Otsaila
aditu ikastaroa 8 eta 9: Ikasten ikasi
   
...aurrerago:
aditu ikastaroa 

Tutoreen rol berria.

aditu ikastaroa 

Moodle ikastaroa.

   
Gure bezeroak

Arteola elkartea HUHEZIrekin batera ari da prestatzen aditu titulu bat: “Euskal Kulturgintzaren Transmisioa”. Ekain amaieran sarrera ekitaldi bat egingo da berau aurkezteko, baina ikastaroa bera irailean abiatuko da. 190 ordu presentzial izango ditu ikastaroak, astearte arratsaldeetan. Talde lanerako eta proiektuetarako, berriz, 90 bat ordu. Matrikula 1.900 euro kostatuko da.

Euskadiko Kooperatiben Federazioak eskatuta, “Hezkuntza Berritzea eta Talde Lana” izeneko ikastaroa emango dute Maite Garcia eta Mariam Bilbatua HUHEZIko irakasleek Lauaxeta ikastolan, Euban. Urtarrilaren 12tik otsailaren 9ra.

Valparaiso, Osoro eta Iquiqueko unibertsitate publikoek eskatuta, urtarrilaren 15etik otsailaren 2ra Nerea Alzola eta Mariam Bilbatua HUHEZIko irakasleak Txilen izango dira, eta han ikastaro bat emango dute, Mondragon Unibertsitateak zelan lantzen dituen konpetentziak.