Giza Zientziak M.U.nJoseba Azkarraga Mondragon Unibertsitatea esperientzia zabalago baten barruan kokatzen da: mundu mailan ezagunetakoa eta ikertuenetakoa den Arrasateko Kooperatiba Esperientzia. Euskal Herriak bere historia sozial eta ekonomiko modernoan izan duen episodio interesgarri bat. Bere kontraesan eta paradoxa guztiekin, erreferentzia da nazioarte mailan, enpresa-demokrazia eta aberastasunaren banaketa sustatu dituen esperientzia sozio-ekonomiko gisa. Bi aspektu ditu esperientzia honek bere oinarrian: batetik, gizarte-pentsamendu jakin batean oinarritutako munduaren irakurketa kritiko bat; eta bestetik, gizartea eraldatzea helburu izan zuen herri-hezkuntza prozesu bat. Esperientzia kooperatibo honen hondoan pentsamendu bat dugu, gizarte analisi bat, modernitate kapitalistaren kritika zorrotza. 1943ko ekainean Akademia Soziala (Soziologia Akademia ere deitu izan zitzaion) eratu zen, Arizmendiarrietak berak zuzendua. Ekimen horrek garrantzi handia izan zuen hasiera-hasieratik, gerora kooperatibagintzan ariko zirenak heztea helburu baitzuen. Ekimen hori gaurko esperientzia kooperatiboaren ernamuin gisa kontsidera daiteke. Aipatu Akademiak Giza Zientzien gune bat gorpuztu zuen, eta garaiko testuinguru sozial eta historikoari buruzko formazio humanistikoa zuen helburu. Aipatu berri dugunak bigarren ideia nagusira garamatza zuzen: kooperatiba esperientziaren oinarrian hezkuntza ekimen bat dugu, zabala, herritarra eta eraldatzailea. Gauza jakina da dozena bat urteko hezkuntza prozesu sakonari ekin zitzaiola lehen kooperatiba sortu aurretik. Arrasateko Kooperatiba Esperientzia elikatu duen hezkuntza prozesuak bi adar behar zituen izan: teknikoa (Eskola Politeknikoa eratuko da) eta sozial-humanistikoa. Esperientzia sozial kooperatiboaren historiari begiratuta, argi dago gogoetarako eta formaziorako humanitate-gunea funtsezko elementu bat izan dela. Hori ikusita, Arrasateko Esperientziak eta, konkretuago, bertatik sortu den puntako hezkuntza proiektuak, Mondragon Unibertsitateak, badu unibertsitate askok ez dutena oinarrian: pentsamendu mamitsu eta aurrerazale bat, eta esperientzia sozial konkretu bat, enpresaren eta gizartearen demokratizazio hazkorra ipar duena. Jakina da gaurko enpresa eta erakunde ereduak pertsonak dituela baliabide garrantzitsu, eta enpresa-kultura berri oso batek pertsonaren gaineko jakintza sakona eskatzen duela. Enfoke oso bat eskatzen du horrek, bisio bat, kultura bat, oinarritik bereizten den ikasle-esperientzia bat. Enpresa munduko tendentziez gain, gizarte aldaketa sakonak eta arinak bizi ditugun honetan, gurea bezalako esperientzi sozialek behar beharrezkoa dute garaian garaiko gizartearen izaera eta eboluzioa aztertzeko baliabideak artikulatzea. Funtsezkoa da jakitea zeintzuk diren egungo gizartearen oinarrizko ezaugarriak, joko-zelai horretan ekin behar dugulako. Gizarte eragile guztiek beharrezkoa dute gizarte irakurketak egitea, bere nortasunari eta norabideari buruzko galderak egitea, eta galderok taxuz erantzutea; are gehiago, konplejizazio gradu hain handia agertzen duen testuinguru historiko globalizatuan. Jakintza zientifiko eta teknikoek ez daude gaituta giza kolektiboak fondoko orientazioez hornitzeko, norabideak erakusteko, edo horizonte desiragarriak marrazteko. Beraien eginbehar nagusia, eta arras inportantea, irizpide teknikoz eta instrumentalez hornitzea da, giza kolektiboen erabakiak modu efikazean aplikatzeko ekarpenak eginez. Kooperatibismoaren jatorrizko ideia ez zen zientzia ‘gogorren’ eremutik iritsi, baizik eta norabideak pentsatu eta marrazteko dugun ahalmenetik (gainerako esperientzia eraldatzaile guztien kasuan bezala).. Pentsamendu eta praktika zientifiko-teknikoak dituen ekarpen positibo ugariekin batera, bere mugak aitortu behar ditugu (giza zientzien mugak aitortzen ditugun modu berean). Okerra litzateke bata ala bestearen arteko hautua planteatzea, zientziaren bi eremu handi horiek baitira beharrezkoak, eta elkarren beharra dute. Elkarrengandik urrun barik, elkarrengandik gertu izan direnean eman dituzte emaitzarik onenak. Dialektika hori, planteamendu integral hori, arrazoi instrumental eta humanistikoaren uztartze hori, gure kooperatiba esperientziaren hondoan aurkitzen dugun gako nagusietakoa da, eta unibertsitate honek bere egin dezakeen paradigma. |
| Agenda | |
aditu ikastaroa |
masterra |
ikastaro aurreratua |
|
| Urtarrila | |
12tik otsailaren 9ra: |
Talde lana hezkuntzan |
|
|
|
Kulturartekotasuna eta Eleaniztasuna XXI. mendean -ofiziala- |
| Otsaila | |
8 eta 9: |
Ikasten ikasi |
| ...aurrerago: | |
|
Tutoreen rol berria. |
|
Moodle ikastaroa. |
| Gure bezeroak |
Arteola elkartea HUHEZIrekin batera ari da prestatzen aditu titulu bat: “Euskal Kulturgintzaren Transmisioa”. Ekain amaieran sarrera ekitaldi bat egingo da berau aurkezteko, baina ikastaroa bera irailean abiatuko da. 190 ordu presentzial izango ditu ikastaroak, astearte arratsaldeetan. Talde lanerako eta proiektuetarako, berriz, 90 bat ordu. Matrikula 1.900 euro kostatuko da. |
Euskadiko Kooperatiben Federazioak eskatuta, “Hezkuntza Berritzea eta Talde Lana” izeneko ikastaroa emango dute Maite Garcia eta Mariam Bilbatua HUHEZIko irakasleek Lauaxeta ikastolan, Euban. Urtarrilaren 12tik otsailaren 9ra. |
Valparaiso, Osoro eta Iquiqueko unibertsitate publikoek eskatuta, urtarrilaren 15etik otsailaren 2ra Nerea Alzola eta Mariam Bilbatua HUHEZIko irakasleak Txilen izango dira, eta han ikastaro bat emango dute, Mondragon Unibertsitateak zelan lantzen dituen konpetentziak. |



aditu ikastaroa
masterra
ikastaro aurreratua