![]() |
"Ongi etorri Hezkuntzako graduondokoari buruzko newsletter honen lehen zenbakira. Aldizka, etengabeko garapen profesionalari buruzko informazio orokorra helaraziko dizuegu formatu digital honen bidez". |
Gehiago irakurri |
|
| Joxe Mari Aizega Mondragon Unibertsitateko Errektoreordea |
|
| Hileko programa | |
| Norbere garapena eta taldeen lidergoa masterra |
| Kurtsoaren lehenengo edizioaren arrakasta ikusi ondoren, hilabete honetan hasi berria da Adituaren bigarren edizioa. Programa hau, Pertsona eta Taldeen Lidergoa Gestio Unitateak (PTG) antolatu eta zuzentzen du. Diseinatze eta gauzatze lanetan Newfield Consulting-ekin elkarlanean aritu da. Aipatu beharra dago, Rafael Echeverria aholkularitza honetako lehendakaria gaur egun erreferentea dela mundu mailako coaching-ean. |
Gehiago irakurri |
Kulturartekotasuna eta Eleaniztasuna |
2007ko urtarrilean hasita eta 2007ko martxora, MUren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskainiko du ikastaro aurreratu hau. Izenburua du “XXI. Mendeko hezkuntza erronkak: kulturartekotasuna eta eleaniztasuna”. Programa honen hartzaileak Euskal Herriko profesionalak izango dira nagusiki, eta beronen bidez prestakuntza sakona eta espezializatua eman nahi zaie, egoki erantzun diezaioten gure egoera soziolinguistikoari. |
Gehiago irakurri |
| Iritzia | ||||||
![]() |
||||||
|
||||||
![]() |
| Agenda | |
aditu ikastaroa |
masterra |
ikastaro aurreratua |
|
| Urtarrila | |
12tik otsailaren 9ra: |
Talde lana hezkuntzan |
|
|
|
Kulturartekotasuna eta Eleaniztasuna XXI. mendean |
| Otsaila | |
8 eta 9: |
Ikasten ikasi |
| ...aurrerago: | |
|
Tutoreen rol berria. |
|
Moodle ikastaroa. |
| Gure bezeroak |
Arteola elkartea HUHEZIrekin batera ari da prestatzen aditu titulu bat: “Euskal Kulturgintzaren Transmisioa”. Ekain amaieran sarrera ekitaldi bat egingo da berau aurkezteko, baina ikastaroa bera irailean abiatuko da. 190 ordu presentzial izango ditu ikastaroak, astearte arratsaldeetan. Talde lanerako eta proiektuetarako, berriz, 90 bat ordu. Matrikula 1.900 euro kostatuko da. |
Euskadiko Kooperatiben Federazioak eskatuta, “Hezkuntza Berritzea eta Talde Lana” izeneko ikastaroa emango dute Maite Garcia eta Mariam Bilbatua HUHEZIko irakasleek Lauaxeta ikastolan, Euban. Urtarrilaren 12tik otsailaren 9ra. |
Valparaiso, Osoro eta Iquiqueko unibertsitate publikoek eskatuta, urtarrilaren 15etik otsailaren 2ra Nerea Alzola eta Mariam Bilbatua HUHEZIko irakasleak Txilen izango dira, eta han ikastaro bat emango dute, Mondragon Unibertsitateak zelan lantzen dituen konpetentziak. |








aditu ikastaroa
masterra
ikastaro aurreratua